Monthly Archives: martxoa 2018

Home/2018/martxoa

PR-NA 201 Beriain San Donato (“Kilometro bertikala”)

Igoera gogorra, "Kilometro bertikala" izenarekin ezaguna, Beriain mendiko tontorretik gertu dagoen San Donato ermitaraino. Hasierako igoera harizti eta pagadietan barna; gaineko aldean, zola harritsua eta mendi larreak. Seguritatearengatik, hobe jeitsiera mendi lepotik egitea. Uharte-Arakilgo igerilekuak (G-5). Adi! Mendizale trebatuentzako igoera. Istripu arriskua dela eta, ez da aholkatzen elurrarekin, euri jasak edota haizetekin egitea.

SL-NA 140 Arrantzaleen bira

Joan eta etorriko ibilbidea, Larraun ibaiaren ertzeetatik eta Biaizpe haitzpean zehar murgiltzen dena Plazaola bide berdearekin topo egin arte. Saien balkoia (1) eta Aixita (2) ibilbideekin lotzeko aukera badago ere. Irurtzungo (K-4) hilerriko aparkalekutik bi aukera daude bideari hasiera emateko: SL-138 Saien balkoia (1,3km) edota NA-1300 errepideatik (2km). Orazulo parkingera (p.k. 1) iritsi eta

Itinerario de los Montañeros

Sendero lineal de ida y vuelta que asciende por un bello hayedo y paisaje kárstico (roca caliza fisurada) hasta alcanzar el cantil norte de la Sierra de Urbasa, con amplias vistas al valle de Sakana, Sierras de Aralar y Aitzkorri. Hitos interpretativos. Parque Natural de Urbasa-Andia, carretera NA-718, p.k.25,5. Área de Interpretación Borda de

Iturrietako ibilbidea

Urbasako eremu karstikoko uraren funtzionamendua, bai eta honen sorkuntza iturburuetan, ezaguztarazten duen ibilbide interpretatibo zirkularra. Urdinez markatua ageri da eta Urbasako interpretazio gunean hasten da. Larretoki, dolina eta bestelako elementuak ikusiko ditugu. Horrez gain, historiaurreko hainbat aztarna topatuko ditugu, eta milaka urtetan artzainen bizilekua izan dela gogoraraziko digute. Panoramika bikainak. Urbasa-Andia Parke Naturala, NA-718

Morterutxoko bidea

Ibilaldi zirkularra, pagaditik larre edo lautadako ingurunera doana, ehorzketa-tumulu megalitikoak eta forma xelebredun harkaitzak erakusten dituena. Mugarri interpretatiboak eta atseden hartzeko bankuak aurki daitezke. Parkeko Informazio gunetik 400 metrotrara aurkitzen da hasiera, NA-718 errepidea (p.k. 31), aparkamendua (B-6). Gurpil-aulkirako egokitua. Ezin da bizikletarekin egin. Gehienezko malda %8. Interpretazio ibilaldi egokitua.

Damero bidea. San Pedro Baseliza

Txori-ikuspegitik ikusita, koadro-taula forma duen (zuhaitz-espezie ezberdinez osaturikoa) baso batean zehar doan ibilaldi zirkularra. San Pedro baselizan, harizti artean zelai zabal batean kokatua, inskripzio bat dago Gartzia Ximenez, Nafarroako lehenengo erregea, hemen koroatu zutela dioenak. Altsasu, Dantzaeku kirol eremua (C-5). "Sakana, haritzen lurra" ibilbidearenkin (12) bat egin daiteke. Grupil-aulkiarekin San Pedro baselizara pasa daiteke.

Sakana, haritzen lurra

Dantzalekuko hariztian kokatua, ibilbide kultural honek Sakanako hariztiek ontzigintzarekin izandako harremana azaltzen dute. Ibilbideak dituen 700 metrotan (zirkularra), hainbat panel eta 10 txantiloiren bidez, bisitariak ontzigintzarako zuhaitzak eta horietatik ateratzen ziren piezak identifikatuko ditu. Horrez gain, Donostia 2016 Kulturaren Hiriburu Europarraren enbaxada ibiltaria izango den San Juan Naoaren berreraikuntzarako egurra eman duten paisaiak ezagutzeko

Urbasako igoera (Portu Zaharra)

Ibilbide lineala, joan-etorrikoa, Olaztitik San Sebastian ermitan barna Urbasako Mendilerrora. Egibelgo harrobia inguratu ondoren, pagaditik eta "Salto de Aguas" urjauzian barna Portu Zaharrera igotzen da (Urbasako Natur Parkeko Informazio Gunea). Olazti (B-6), San Migel eliza. Adi! Urbasako errepidea hainbat aldiz zeharkatu behar da. Zola bustiarekin jeitsiera irristakorra. Abiapuntua: Olaztiko San

SL-NA 137 Haritz zaharrak

 Aralar Mendilerroko Kontserbazio Bereziko Eremuaren (ZEC) barnean zehar doan ibilbide zirkularra, tamaina itzelako haritz bikainekin, forma xelebre eta harrigarriekin. Zati batzuk Ibilbide Botanikoarekin bat datoz. Zuhaitz eta zuhaixka desberdinak identifikatzeko seinaleak daude. Etxarri Aranazko kanpina (E-5) Abiauntua: Etxarri-Aranatzeko kanpina Iraupena: Ordu bat eta 15 minutu Luzera: 4,900 km Desnibela: 110

Trikuharrien bidea PR-NA 133

Ibilbide zirkularra, informazio panelen bidez 10 trikuharrien hondakinak ikusteko eta basoko hainbat ezaugarri ezagutzeko parada ematen duena. Hasiera eta bukaeran PR-NA 131 "Trikuharriak" ibilbide txikarekin bat egiten du, eta goiko aldean GR-12, GR-282 eta GR-121ekin. Etxarri Aranatzko kanpina (E-5) Adi! Ibiltari trebetuentzako ibilbidea. Euriekin, lokatz ugari izaten da. Abiapuntua: Etxarri