Aralarko San Migel

Aralarko San Migel Santutegia

San Miguel in Excelsis edo euskaraz Aralarko Mikel Donea, Aralarko mendizerran -Artxueta mendiaren gailurraren ondoan- eraikitako santutegia da, zeinetik Sakanako eskualdearen ikuspegi panoramiko ederra disfrutatu daitekeen.

Antzinako santutegiak erlijioarekin zerikusi handia du. Aralarko Mikel Donea 1074. Urtean kontsakratu zuten arren, aurretik, IX. mendeko beste tenplu bat existitzen zela susmatzen da, karolingioen garaikoa.

Hortaz aparte, harresi hauek XII. mendeko beste harribitxi bat babesten dute, 37 erlijio-eszenez esmaltatutako erretaula, Europako esmaltazioaren obra preziatuenetako bat.

Kondaira eta mitoen gordeleku ere bada Aralarko santutegia. Izan ere, istorioak dio santutegian garaitu zuela Goñiko Teodosiok Aralarko herensugea.

Santutegira igoera Sakanako eskualdeko ibilbide klasikoetako bat da; 17 kilometroko joan-etorria da.

Datos de interés

  • Irteera: Uharte Arakil
  • Iraupena: 4 ordu eta 30 minutu
  • Distantzia: 17 km joan eta etorri
  • Desnibela: 762 m
  • Zailtasun maila: Ertaina
  • Mota: BALIZATUA GR -282
  • Info. osagarria: https://www.sanmigueldearalar.org/eu/
  • E-mail: