EnaraAdmin

Home/admin

About admin

This author has not yet filled in any details.
So far admin has created 446 blog entries.

Turismo Garapen Jasangarriaren esperientzien I. Jardunaldia Sakanan

Turismo Garapen Jasangarriaren esperientzien I. Jardunaldia Sakanan Azaroaren 28an Turismo Garapen Jasangarriaren 1. jardunaldia osapatuko da Sakanan. Modu honetan beste herrialde edo eskualde batzuetako esperientzien berri izan nahi da. Turismo jasangarria burutzen duten lau esperientzien berri izango dugu: Arraratseko (Nafarroa) Kaaño etxea, Zerain Turismo (Gipuzkoa), Qeteo Patrimonio Cultural y Natural (Zaragoza), Khuska Travel (Hego Amerikan

AZAROAK 11-13: San Martinak festak Irurtzunen

San Martin festak Irurtzunen Azaroaren 11an goizeko 10:00etan dianek emango diete hasiera Irurtzungo San Martin festei. Asteburu osoan zehar hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izanen da. Ostiralean, mus txapelketa jokatuko da arratsaldeko 16:30ean. Hainbat musika ikuskizun ere izanen dira, besteak, beste, "Rubi Berriak" eta "DJ Iñaki" arratsaldetan plazan, Rock kontzertuak Larrazpin, "Adar Hotsak" igande eguerdian

AZAROAK 19: Pintxo-pote burujabea

Pintxo-pote burujabea Azaroaren 19an Pintxo-pote burujabeaz gozatzeko aukera izanen dugu Sakanako hainbat herritan. Sakanako Garapen Agentziak antolatuta eta Belardi elkartea, Sakanako dendari, ostalari eta zerbitzuen elkartea eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Altsasun, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen, bertako produktuekin egindako pintxoak dastatu ahal izanen ditugu. Pintxo-potearen prezioa bi eurokoa izanen da. Parte-hartzaileek bertako produktuez osatutako hiru saskiren

ABENDUAK 8: Barrikarteren oroimenezko oinezko lasterketa

Barrikarteren oroimenezko oineko lasterketa Abenduaren 8an Barricarteren 36. oroimenezko oinezko lasterketa gauzatuko da Altsasuko karriketan. 12,4 kilometroko ibilbidea goizeko 11:00etan hasiko da. Izen-ematea Zubeztia elkartean (Udaletxearen parez pare) egin daiteke ordubete lehenago. Informazio gehiago http://www.dantzalekusakana.com webgunean.

AZAROAK 7: Zaldizko landa turismo Jardunaldia

Zaldizko landa turismo Jardunaldia Lekunberrin Azaroaren 7an ANaTRE elkarteak Nafarroako 1. Zaldizko landa turismo Jardunaldia antolatu du Lekunberriko Udaletxean. Tratatuko diren gaiak: Europa mailan, nahiz lekuan lekuko, gerapen planen espektatibak zaldizko turismoaren inguruan. 2017-20120 plan estrategikoa. Zaldi-aziendaren mugikortasuna. Berrikuntzak eta hutsarte legalak. Gure produktuak ezagutarazteko estrategiak. Elkarkidetza Estatu barruan eta nazioarte mailan. Titulazioak eta homologazioak.

AZAROAK 5 eta 6: Folk ametsetan Irurtzunen

AZAROAK 5 eta 6: Folk ametsetan Irurtzunen Azaroaren 5 eta 6an Irurtzungo kultur etxean munduko bazter desberdinetako folkaz gozatzeko aukera izanen dugu berriz ere.  Larunbatean, arratsaldeko 19:30ean Poloniatik datorren  Janus Prusinowski konpainia izanen dugu zuzenean, eta igandean, ordu berean, Amorebietako Seiren taldearen kontzertu akustiko pop folkaz gozatu ahal izanen dugu. Sarrerak salgai daude dagoeneko kultur

URRIAK 31: Nafarroako Ziklo XXII Korala

URRIAK 31: Nafarroako XXII. Ziklo Korala Indonesiako BATAVIA MADRIGAL SINGERSkoralak urriaren 31n sarrera librea duen emanaldia eskainiko du arratsaldeko 19:30etan Irurtzungo San Martin elizan.

URRIA: Antzerki zikloa Irurtzunen

Antzerki zikloa antolatu du Kultura Kontseiluak Irurtzunen urrian zehar. Urriak 14, ostirala, 22:00etan: "El chico de las zapatillas rojas" Urriak 23, igandea, 20:00etan: "Zergatik, Jamil?" Urriak 30, igandea, 20:00etan: "Olim Plaff" Sinopsiak hemen  

URRIAK 23: Expo Boda Sakana

Expo Boda Sakana Expo Boda Sakana ezkontza munduko profesionalek haien lana erakusteko jardunaldi bat da. Bertan, profesionalek ezkontza prestatzen ari diren bikoteekin harreman zuzena eta estua izango dute, eta bikoteek profesional hauen lana lehenengo pertsonan ikusteko aukera izango dute. Ekitaldi nagusia Aurkene Ormazabal diseinatzailearen eztei-modaren desfilea izango da. Emaztegaientzako soinekoen azken bilduma aurkeztuko du diseinatzaileak.