Loading...
­

.

 

Inguru paregabea

Haritzez eta pagoz beteriko baso erraldoia da Sakana. Basoa mendietan hasi eta mendi-magalean behera jaisten da larre eta herriekin elkartu arte.
 
Baso atlantiko eder hauek benetako harribitxiak dira, gure arbasoek babestu eta errespetaturiko ondare aparta, basoak ziren arbasoen munduaren jatorria eta biziraupenerako oinarria.

Gaur egun, hiru parke naturalek inguratzen gaituzte: Aralar, Andia-Urbasa eta Aizgorri-Aratz. Biaizpe eta Erga mendik berriz bailararen ekialdeko itxiera dira. Ibilbide ederrak egiteko aukerak esakintzen ditu gure eskualdeak.